Osasunberri, 27 ERAKUNDE ELKARTUTA GURE OSASUN-SEKTOREA INDARTSUAGOA IZAN DADIN.

OSASUNBERRIk gertuko eta “0 km”-ko industria baten aldeko apustua egiten du.

ZER DA OSASUNBERRI?

Gure osasun-industria indartzen dugu, pertsonak babesteko

Azken urteotan, eta COVID-19aren pandemia dela eta, osasun-industria indartsua edukitzearen garrantzia ikasi dugu, beste herrialde batzuetako hornitzaileen mende ez egoteko, produktu medikoak eta sanitarioak azkar eta berehala edukitzeko.

OSASUNBERRI proiektuaren helburu nagusia osasunaren sektore hurbil, eraginkor eta integrala eraikitzea da, “0 km”-ko filosofian oinarritua, eta gure erkidegoan asistentzia-sistema aurreratua garatzea.

OSASUNBERRIk osasun-sistema indartu nahi du, etorkizuneko erronketarako prest egoteko eta erronka horiei baliabide propioen bitartez aurre egiteko.

Horregatik, 2020az geroztik, 27 erakundek osatutako partzuergo batek bat egin du osasunaren sektorea biziberritzeko, lankidetzan lan egiteko eta erronkei banaka aurre egin ez izateko, lehiakorragoak izateko, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta sektore garrantzitsu horren inguruan aberastasuna eta lanpostuak sortzeko.


Zein proiektu garatzen ari gara?

4 jarduera-esparru helburu komun batekin:
gure osasuna babestea

OsaunTest

Soluzio teknologikoak eta fabrikazio-gaitasun lehiakorrak biltzen dituen I+Gko plataformen bitartez diagnostiko-sistema ezberdinak garatu nahi ditu.

Otherapy

Hainbat terapiaren aplikazioa hartzen du aintzat, sendagai farmazeutikoak, mikrobiologikoak eta terapia zelular edo errehabilitaziozko terapien inplementazioan zentratzen da.

OsaunAssistant

COVID osteko espazio pilotu adimendunak eta iraunkorrak ezartzeko, osasun-laguntzaren digitalizazio-maila handituz eta hainbat berrikuntza-plataforma sustatuz.

OsaunConnect

Lehia-joerak, jabetza intelektualaren babesa, ekodiseinua eta sistema digitalizatuen integrazioa kontuan hartzen ditu.

ZE ERAGIN IZATEA ESPERO DUGU?

Osasunean inbertitzea etorkizuneko apusturik onena da.

Osasun sektorea hazkunde handiko sektorea zen, baina pandemia ondorioz hazkuntza hau asko areagotu da. Oro har, Espainiako osasunean eta ongizatean egindako inbertsioa %84,3 handitu zen 2020an, ehun milioi eurotik gorakoa izateraino.


Esperotako eragina

Osasunberri

296

Sortutako
Lanpostuak

Osasunberri

%20

Parte hartzen duten erakundeen salmenten batez besteko igoera

Osasunberri

93M€

Milloi euro azpiegituran inbertitzeko

Osasunberri

40M€

Milioi euro I+Gn inbertitzeko

ZERGATIK DA HAIN GARRATZITSUA OSASUN INDUSTRIA INDARTSU BAT IZATEA?

Mundu globalizatu eta interkonektatu batean, dena abiadura handian gertatzen da

Azken pandemiarekin egiaztatu ahal izan dugu ezohiko azkartasunez eta aurre egiteko beharrezko denborarik gabe zabaldu dela.

Osasunaren industria propio baten alde egiteak aukera ematen digu etorkizuneko erronketarako hobeto prestatuta egoteko eta 0 km-ko osasunaren balio-katea indartzen lagunduko duten I+G estrategiak sendotzeko. Gainera, lehiakortasuna eta hazkundea areagotuko dira, eta garrantzitsuagoa dena, lasaitasun eta konfiantza handiagoz biziko gara.


Ekonomia biziberritzea

Osasunberri

Berrindustrializazioa

Hurbileko industria eta industria produktiboa suspertzea

Digitalizazioa

e-Health, “cloud” datuen kudeaketa (big data)

Osasunberri

Iraunkortasuna

“0 km”a, ekodiseinua, ekonomia zirkularra

NORTZUK OSATZEN DUGU OSASUNBERRI?

Garapenerako konpromisoa

Ekimenak 17 enpresa biltzen ditu: 15 ETE eta 2 farmazia-korporazio handiak, 5 laguntza-erakunde, 3 erakunde zientifiko-teknologiko eta 2 elkarte sektorial.

Parte hartzen duten 27 erakundeek beren gaitasunak partekatzen dituzte, hala nola, ikerketan, garapen teknologikoan, diseinu industrialean, fabrikazioan, ziurtapenean, babes intelektualean, zaintza teknologikoan, sustapenean eta dibulgazioan, egungo interes sozial handieneko egoeretarako konponbide bideragarri eta eraginkorra lortzeko.

Informatu hemen

Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke formulario hau betez.


    OSASUNBERRI bideoan

    Hona hemen gure bideoen aukeraketa bat, gure proiektuak, aurre egin behareko erronkak eta
    gure inspirazioa ezagutzeko. 
Azken batean, mugitzen gaituenaren irudiak.


    ALBISTE NABARMENAK

    osasunberri-noticia2
    OSASUNBERRI, 0 km-ko osasun-industrian eta abangoardiako osasun-laguntza sistema batean berrikuntza eta inbertsioa egiteko lankidetza-ekimena

    Joan den urriaren 4an aurkeztu zen Bilbon OSASUNBERRI, Km 0 osasun-industrian eta asistentzia-sistema sanitarioan berrikuntza eta inbertsioa egiteko…


    osasunberri-noticia1
    OSASUNBERRI sortu da, berrikuntzarako eta inbertsiorako lankidetzazko ekimena, hurbileko osasunaren sektorea indartzeko helburuarekin

    2020ko uztailean, eta COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, OSASUNBERRI lankidetza- eta eskualde-arteko ekimena hasi zen, ahaleginak batzeko eta 0…