Histocellek terapia zelularreko eta biologikoko sendagaiak fabrikatzeko instalazio berriak zabaldu ditu, OSASUNBERRI proiektuaren eskutik.

OSASUNBERRI proiektuaren lorpen handienetako bat, Histocellen terapia zelularreko eta biologikoko sendagaiak fabrikatzeko laborategi inauguratu berria izan da, OSASUNTHERAPY arlo estrategikoaren barruan.

Lehenengoen garapena hainbat motatako zelula bideragarrien erabileran oinarritzen da; bigarrenetarako, berriz, zelulek sekretatutako substantziak erabiltzen dira.

2,5 milioi euroko inbertsioarekin eta 800 m2 baino gehiagoko azalerarekin, bertan fabrikazio-eremua eta kalitatea kontrolatzeko laborategiak sartzen dira, honek Histocell-ek urtean 150 paziente tratatzetik 1.200 pertsona baino gehiagorengana heltzea ahalbideratuko du. Inbertsio honetarako, Histocell-ek OSASUNBERRI proiekturaen barnean Eusko Jaurlaritzak azpiegitura teknologikoak ikertzeko eta erosteko emandako dirulaguntza erabili du.

Proiektu honek Histocell-en bazkidea den Cardiva enpresaren laguntza izan du. Enpresa honek bere erreferentzien katalogoa zabaldu du eta medikuntza birsortzailearen arloan barneratu da, tokiko terapia aurreratuen garapen eta fabrikazioan apustua eginez.

Ekitaldi garrantzitsu honetan Ainara Basurko, Sustapen Ekonomikoko Sailaren foru diputatua, Estíbaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Nerea Urien, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea, eta Ignacio Vega, Cardivako presidentea izan dira, Histocell-eko zuzendari nagusia den Julio Font, eta Histocell-eko zuzendariordea den Marta Acilurekin batera Histocell-eko instalazioak bisitatu dituzte.