Neurorrehabilitazio robotikoko terapiak diseinatzeko munduan dagoen zentro bakarra inauguratu da, OSASUNBERRI proiektuaren finantzaketaren bitartez.

Euskadin 0 Km-ko osasunaren sektorea indartzearen aldeko apustua eginez, eta OSASUNBERRI proiektuaren laguntzarekin, Gogoa enpresak 2023ko urtarrilaren 26an MovexLivingLab izeneko ikerketa eta entsegu klinikoen zentro berritzailea inauguratu zuen, pertsonen gaitasun motorrean eragina duten gaixotasun eta lesioetan tratamendu eta terapia berriak garatzeko.

MovexLivingLab munduko zentroa bakarra da. Taldeak dagoeneko garatzen dituen exoeskeletoetan oinarrituta tratamendu tradizionaletako lesioak edo patologiak sendatzeko denbora nabarmen bizkortuko du.

Exoeskeletodun neurorrehabilitazio robotikoa osasun-eremu disruptiboa da gaur egun, hedatzen ari den ikerketa-eremu bat non errehabilitazio-tratamendu hauen eskaera gero eta handiagoa da pazienteen artean. Gogoa enpresak bere lekua hartu nahi du eremu horretan.

Halaber, Gogoak neurorrehabilitazio kliniken sare bat martxan jartzea aurreikusten du 25 herrialde ezberdinetan; Espainian, Europan, AEBetan edo Asiako hego-ekialdean.

Prozesu honek 36 milioi euro inguruko inbertsioa ekarriko du 2025era arte, horretarako enpresak dirulaguntzak bilatzen ditu. Inbertsio honetarako, Gogoak OSASUNBERRI proiekturaen barnean Eusko Jaurlaritzak azpiegitura teknologikoak ikertzeko eta erosteko emandako dirulaguntza erabili du.